top of page
  • Writer's pictureOndareup

ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Updated: Feb 4, 2021

2020ko Europako Ondarearen Jardunaldiak behin pasatuta eta Urriko hilabetean zehar horren harira gure Instagram-aren (@ondare_up) bitartez izan dugun argazki lehiaketaren irabazleak dagoeneko baditugu!


Bi argazki izan dira aukeratuak. Alde batetik, Asier Pérezen Bilboko Arriaga Antzokia eta bestetik, Esther Merinoren Bizkaia Zubiaren argazkia.

Arriaga Antzokia Bilboko alde zaharrean kokaturik dagoen baliabide turistikoenetarikoa da. Horretaz gain, COVID-19aren mundu mailako osasun egoera kontuan izanda ere, kultura segurki jazotzen, bizitzen eta partekatzen jarraitzen duen Bilboko espazioetariko bat da. Bizkaia mailan arkitektura berezietarikoa duen eraikin kulturala da. Gauean itxura guztiz anitza duen lekua izanda, bertara gerturatzea asko gustatzen zaiola aitortu digu Asierrek.


Bizkaia Zubia Portugalete eta Getxo lotzen dituen XIX. mendean eraikitako zubia da. 2006-2007 urte bitartean, UNESCOk Mundu mailako Ondare Kultural Industrial gisa izendatu zuen. Esther Merinok, zubi horren aldeetariko batean, La Benedicta hain zuzen, arratsaldeak paseoak botatzen edo korrika egiten ematen dituela aitortu digu. Bere bizitzako garai desberdinetan hazten eta autoezagutzen lagundu dion lekua izan da. Bertan igaro dituen hainbeste ilunabarretako bat da lehiaketarako erabili duen argazkia.


Eskerrik asko Asierri eta Estherri beraien argazkia eta esperientzia kontatu izanagatik. Bihotz-bihotzez espero dugu ondarea bizitzen eta partekatzen jarraitzea. Mila esker!



28 views0 comments

Comments


bottom of page