2020ko Abenduak 12, urtero Bilboko San Frantzisko, Bilbao La Vieja eta Zabala auzoetan GAU IREKIA ospatzen da. Sarean-ek antolatzen duen ospakizun hori, aipatutako hiru auzoetan dauden jarduera soziokulturalak ezagutzea du helburu. Era horretan, auzo horietako sorrera kulturalaren herritar partaidetza sustatuz.
UNESCO Etxeak aurten bertan parte hartu du. Umeak Kalean-eko gazteekin Gynkana Irekia deituriko jarduera egin genuen. Lehenik eta behin, aurkezpen jokoen ostean, Kahoot-en bitartez, zenbat ondare mota dauden, ondare kulturala zer den eta nola ulertu dezakegun landu genuen. Ondoren, gazte bakoitzaren ondarea zein den identifikatu genuen. Gainera, behin gazte bakoitzaren ondare kulturala identifikatuta izanda, sinbologia anitzak sortu genituen. Azkenik, aipaturiko auzoetatik, identifikatu eta sortu genituen ideiekin gynkana sortu genuen; gazteen ondare kulturalaren ibilbidea eginez.
Beraz, auzo horietako gazteak, haien bakoitzaren ondare kulturala identifikatzeko, azaltzeko eta ezagutzeko aukera izan zuten. Horrela, gure auzoan edota inguruan ondarea ezagutzeko eta babesteko beharrei buruz hausnartu genuen.
コメント