top of page
Writer's pictureOndareup

Kultura ondarea eta gazteria


Ondare Up! Otxarkoaga Erain proiektua ezagutzen. Proiektuak erriberako arotzeriaren lanbidea berreskuratzen du (Itsasmuseum).

Argazkia: UN Etxea/B. Guzmán. 2023.


XX. mendearen amaieratik, UNESCOk ikuspegi zabaletik definitzen du hezkuntza, eta ezartzen du bizitza osoko prozesua dela. Era berean, hezkuntza hori bakearen, askatasunaren eta justizia sozialaren idealak lortzeko tresna dela aldarrikatzen du, gizartean bizitzen ikasi, horrek berekin dakartzan ezberdintasunak, elkarrizketaren bidez.


Ildo beretik jarraituz, ondare-hezkuntza gizarte baten azpian dauden pertzepzio, ezagutza eta balioetan oinarritutako prozesu pedagogikoan oinarritzen da; horrela, ondare-ondasuna ikasteko ezinbesteko baliabidea da, herritarra kultura-aniztasuanrekin eta haren gizarte-ingurunearekin lotzen baitu.


Gazteei dagokionez, haientzat eta datozen belaunaldientzat ondare immateriala zaindu, birsortu eta biziberritu egin behar da. Bereziki garrantzitsua da herrialde askotan gazteek hezkuntza- eta ekonomia-aukera mugatuak eta urriak dituztenean. Ondare biziaren zaintzan aktiboki parte hartzeak, norberaren eta taldearen nortasuna sendotzeko modu bat emateaz gain, ongizate orokorrari laguntzen dio, eta, era berean, aukera berriak sortzen laguntzen die aurrerapen ekonomiko eta sortzailerako.


Bestalde, kultura emozioak bideratzeko eta trebetasun ezezagunak deskubritzeko ihesbide bat da, adierazteko eta parte hartzeko modo bat ere bai. Halaber, kulturak sormena eta irudimena sustatzen ditu, autoestimua indartzen du ongizate emozionala eta erlaxazioa sortuz. Hori dela eta, ezinbestekoa da gazteak etapa erabakigarrian egotea. Eta bertan sortzen da “Ondare Up Otxarkoaga!”.


Estatu mailan, kultura-ondareari dagokionez gazterian arreta jartzen duten proiektu-aniztasun handia aurkitzen dugu. Horren adibide da “gazteentako ondarea sustatzeko Lagunen Elkartea” (“Asociación de amigos para el fomento de patrimonio para jóvenes”), zeinaren helburua baita gazteak kontzientziatza, artea eta ondarea babesteko eta kontserbatzeko prestakuntzaren bidez. Bere jardueren lurralde-eremua Nafarroan eta Burgosko probintzian oinarritzen da, nahiz eta Espainiako lurralde osoa har dezakeen. Elkarte honetan, honako jarduera hauek egiten dituzte:


Bisitak didaktika propioarekin, hitzaldiak, solasaldi kulturalak eta mahai-inguruko afariak.

  • Landa-eremuetako prestakuntza-astea udako aldietan.

  • Elkartearen xedearekin lotutako prestakuntza-jarduerak eta elkartearen helburuekin lotutako azterlanak, argitalpenak eta ikerketak.

Bestalde, “Ate-apurtzailea” (“Rompepuertas”) udal-museoetan gazteen lankidetzarako hezkuntza ez-formaleko proiektua da, Zaragozako Udaleko Kultura Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzuak sortua. Gazteek museoetan parte hartzeko plana da, eta Zaragozako gazteak beren kulturarekin bat egiten duten guneetara hurbiltzeko plangintzari heltzen dio. Helburu nagusia museoen eta gazteen arteko loturak sortzea eta estutzea da. Web orrian ezartzen den bezala, helburuen artean honako hauek daude:


  • Gazteek museoetan parte hartzeko proiektu bat bultzatzea, 16 eta 21 urte bitarteko biztanleek beren museoen dinamika soziokulturalean esku hartu eta eragina izan dezaten

  • Museoetan proposamenak sortzea eta ekimen artistiko edo sortzaileak garatzea, gazteei zuzenduta.

  • Museoaren barruan gazteei zuzendutako prestakuntza- edo didaktika-ekimenak bultzatzea.

  • Gazteekin komunitate- edo gizarte-proiektuka garatzea, museoak komunitatearekin duen harreman-maila handitzeko.

  • Publikoak erakartzeko eta leial bihurtzeko ekimenak proposatzea, gure espazio edo jardueretan dagoen biztanleria gaztea handitzeko.


Espainiako Gobernuak “Kultura Bonuaren” (“Bono Cultural”) proiektu sozioekonomikoa bultzatu du. Bonu hau 400 euroko zuzeneko dirulaguntza da 2022an (eta orain 2023an) 18 urte betetzen dituztenentzat, kultura-produktuak eta -jarduerak erosteko eta gozatzeko. Bonu honen helburuak honako hauek dira:


  • 18 urte betetzen dituztenei kultura deskubritzeko eta horretaz gozatzeko pizgarri ekonomikoa eskaintzea, diziplina guztietan.

  • Kultura-produktuen kontsumo-ohiturak sortzea gazteen artean.

  • Espainiako kultura-sektorea suspertzea eta dinamizatzea, pandemian oso zigortuta egon baita.


Halaber, “Ondarea Bizi eta Sentitu” (“Vivir y Sentir el Patrimonio”) hezkuntza formala programa kultura-ondasunen balio historikoak, artisitikoa, etnografikoak, zientifikoak eta teknikoak ezagutzen, ulertzen eta gozatzen laguntzeko helburua duen proiektua da. Beraz, proposamen didaktikoen garapena bultzatzen da, Andaluziako ikasleei hurbileneko ondarearen aberastasuna hurbilduz. Proiektuaren hartzaileak unibertsitateaz kanpoko ikastetze guztiak dira, baliabideen erabilera maila eta irakaskuntza bakoitzaren berezko ezaugarrietara egokituz.


Europan “Herit-US” hezkuntza-proiektu ez-formala aurki dezakegu; proiektu horren helburua da kultura-ondarerako irisgarritasun sentsoriala eta kognitiboa hurbiltzea, eta haren gozamenean parte hartzera erakartzen ez diren pertsonak hurbiltzeko formulak bilatzea. proiektua amaitu ondoren, erabilgarri suertatu diren kasuak plataforma batean kontsultatu ahal izango dira, eta plataforma horretara odnarearen kudeatzaileek eta kultura-bitartekariek askatasunez sartu ahal izango dute.


Proiektuaren ideia proiektuaren lau bazkideen arteko aurretiazko lankidetzatik sortzen da, eta hauek dira kultura-ondarearen azoken antolatzaileak: Palazzo Spinelli per L´arte e il Restauro elkartea, Florentziako (Italia) Arte eta Zaharberritze Aretoa antolatzen duena; Spira, ondarea biziberritzeko agentzia, Iberiar AR&PA-Portugal (Portugal) biurteko azokaren antolatzailea; Messezentrum Salzburg, MONUMENTO-Salzburg (Alemania) azokaren antolatzailea; eta Gaztela eta Leongo (Espainia) Juntako Unibertsitate eta Turismo Kontseilaritza, AP&PA bi urtez behingo azoka antolatzen duena.


Europako hariari jarraiki, Erasmus+ erakundeak finantzatzen duen “Fusion- (inter)cultural heritage education for social inclusion” proiektua ikaskuntza ez-formalean eta kultura-ondarea eta kulturartekotasuna sustatzeko gamifikazioan oinarritutako hezkuntza-proposamen berritzaileen garapenean oinarritzen da. FuSION lau kontinentetako sei erakunderen (Italia, Espainia, Frantzia, Kenya, Ekuador eta India) lankidetzatik dator. Erakunde horiek kulturen balioak eta bat-egiteak eta gazteek gizarteratzeo kultura-ondarean duten hezkuntzak duten garrantzian sinesten dute.


Latinoamerikari dagokionez, Mexikon “Gazte ondarearen kudeatzaileak” (“Jóvenes gestores del patrimonio”) proiektua sortu da. Proeiktu horren helburua da batxilergoko iaksleek ondare kulturalaren garrantzia eta balioa nabarmentzea, bakearen kultura sortzeko helburuarekin. Herritarrei buruzko ideiak eta nozioak partekatuz, ondarea baloratuz eta bake-kontzientzia sortuz gauzatzen da proiektu hau. Era berean, kultura-ondasunei buruzko proiektuen aholkularitzan zentratzen dira, kultura-ondareari balioa ematea bakea zabaltzeko bitartekoa izan dadin mekanismoak aurkitzeko.


Azkenik, 1994-95 ikasturtean, UNESCOren Eskola Elkartuen Planak (PEA) eta Parisko UNESCOren Munduko Ondarearen Zentroak (Centro del Patrimonio Mundial de la UNESCO) “Gazteen partaidetza Munduko Ondarearen sustapenean eta zaintzan” (“Participación de los jóvenes en la promoción y preservación del Patrimonio Mundial”), proiektuari hasiera eman zioten. Gaur egun, “Munduko Ondarea gazteen esku” (“El Patrimonio Mundial en manos de los jóvenes”) deitzen zaio. Eta, batez ere, gure Ondare Up! proiektuak bertatik edaten du, ondare materiala eta immaterialean eta kultura-aniztasunean oinarrituz.


Erreferentzia bibliografikoak:


Egilea: Miren Iturregi Rojo, EHU-UPVko Zuzenbide Graduko 4. mailako ikaslea.


26 views0 comments

Comments


bottom of page