Ondarea gurekin milioika urte daraman altxor preziatua dela argi daukagu. Belaunaldiz belaunaldi transmititu nahi denez, gaur egungo testuingurura moldatuz, gazteengana heltzeko formula berriak aurkitu behar ditugu. Zer da ondarea? Nola ulertzen dute egungo gazteek ondarea?
Horretarako, Instagramen bitartez, argazki lehiaketa egingo dugu! Hurrengo arauak jarraituz, gazteek sare-sozialen bitartez, ondarea zer den eta nola ulertzen duten partekatu ahal izango dute. Arauak, beraz, hurrengoak dira: lehenik eta behin, haien edota lagunekin, familiarekin, ezagunekin… batera ondare kultural, bai materiala, bai immateriala gisa identifikatzen duten argazkia igo beharko dute. Igoera horretan, @ondare_up etiketatu eta jarraitu beharko dute. Gainera, argazkiaren deskribapenean, hurrengo hashtags-ak agertu beharko dira: #NireOndareUp! eta #gazteaketaondarea. Bukatzeko, beste bi lagun izendatzeko eta lehiaketan parte hartzeko gonbidapena egin beharko dute.
Arau horien artean ere, kontuan hartuko da argazkiaren arrakasta zein den; zenbat eta “Gustuko dut” gehiago orduan eta ezagutza eta aukera gehiago lehiaketa irabazteko. Bertan parte hartzeko adin tartea 18-28 izango da eta 2020ko Urriak 7tik, 2020ko Urriak 28ra arteko epea izango du. Animatzen al zara zuretzako ondarea zer den arakatzera? Lehiaketan parte hartzeko prest zaude?
Comments