top of page
  • Writer's pictureOndareup

15 urte Bizkaia Zubia gizateriaren ondare izendatu zenetik

By Naiara Álvaro

Hilabete honetan 15 urte egiten dira UNESKOk Bizkaia Zubia gizateriaren ondare izendatu zuenetik. Portugalete eta Getxo lotzen dituen zubi hau Euskal Autonomia Erkidegoan izendatu zen lehena izan zen eta Espainiako lehen ondare industriala.


Bizkaia Zubia Alberto Palacio arkitektoak diseinatu zuen eta 1893an inauguratu zen. Pertsona eta ibilgailuak aldi berean transportatu zitzakeen munduko transbordadore bakarra izanik, beste zubi batzuk egiteko eredua izan zen. Gainera, industria iraultzako sinbolo bihurtu zen.


2006ko uztailaren 12an UNESCOk gizateriaren ondare izandatu baino lehen, Eusko Jaurlaritzak Ondare izendapena eman zion 2003an eta urtebete beranduago Espainiak Interes Kulturaleko Ondare bezala sailkatu zuen. Izendapen horiek Portugalete eta Getxoko turismoa sustatu zuten eta estatu barruko nahiz kanpoko pertsonak bisitak egiten hasi ziren, lekuko ekonomia sustatuz.



Argazkia: Hiruka

17 views0 comments

Comentarios


bottom of page