top of page
  • Writer's pictureOndareup

2019 Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea

Updated: Feb 4, 2021


Datorren 2019. Urtea Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea bezala izendatzea erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016ko abenduaren 19an.

Hizkuntza indigenak bizitzen ari diren larritasunaz jabetuta, 2019a hala izendatzea erabaki da mundu mailan ematen ari den hizkuntza galeraren larritasunaren berri izan dezan jendarteak eta horri erantzuna emateko asmoz.

Egun, zazpi mila hizkuntza inguru hitz egiten dira munduan zehar eta hauetatik 2.680 bat arrisku egoeran daude.

Honen aurrean, nazio eta nazioarte mailan hizkuntzak babestu, biziberritu eta bultzatzeko premiazko neurriak hartzea ezinbestekotzat jotzen du NBEak. Honetarako, 2019. urteko ekintzak koordinatzeko, UNESCOri egin dio gonbidapena Nazio Batuen Batzar Nagusiak.

Informazio gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.


17 views0 comments
bottom of page