By Naiara Álvaro
Sastarraingo ubideak sortzen duen bailaran Ekaingo haitzuloa dago, Ekain muinoaren ekialdeko hegalean. Zestoa herritik gertu dagoen kobazulo honek 70 animalia irudi ditu: 64 margotuak eta 6 grabatuak. Sei galeriatan banatzen da eta haien izenak dituzten animaliekin erlazionatuta daude.
Ekaingo irudiak gutxi gorabehera duela 13.000 urteko gizakiek eginak dira, Goi Paleolitikoaren bukaeran, Goi Madelein aldian. Honen ondorioz, 2008ko uztailaren 7an UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuen haitzuloa.
Gaur egun Ekaingo haitzuloa publikoari itxita dago, bertako margoak babestu egin behar direlako. Hala ere, Ekain Fundazioak ondarea zaintzeaz gain ezagutzera eman nahi zuen, beraz, Ekainberri sortu zuen, Ekainen erreplika, 380.000 baino bisitari gehiago jaso dituena.
Ekaingo kobazuloa eta bere irudiak babesteko ekimena 1969an hasi zen, Azpeitiko Antxieta Kultur Elkarteko bi boluntariok aurkitu zutenetik. Haitzuloa ezaguna zen bertakoentzat, baina 13 metro soilik neurtzen zuela pentsatzen zuten. Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal boluntarioak konturatu ziren harri bloke batek bidea oztopatzen zuela eta haiek kentzean, kobazulo osoa ikusi ahal izan zuten.
Bisita birtuala egin nahi izanez gero, klikatu hemen.
Argazkia: San Sebastián turismo
Comments