top of page
naiara.najera

Euskara: euskaldunon altxorra



Euskararen jatorria ezezaguna izan da betidanik. Teoria anitz egon arren, oraindik ez dakigu nondik datorren gure hizkuntza. Euskarak ez du bizilagunak diren hizkuntzekin zerikusirik, ezta urrutiko hizkuntzaren batekin ere. Batzuk diote ibero hizkuntzarekin antzekotasunen bat baduela, besteek antzekotasuna beste hizkuntza batzuetan aurkitzen dute. Hala ere, dakigun gauza argiena da euskara bakarra dela munduan.


Hizkuntza zaharra dela badakigu ere, Europako zaharrena hain zuzen ere. Hizkuntza indartsua ere bada, mespretxua eta debekua jasan dituen hizkuntza izan arren bizirautea lortu duelako.

Egun, 700.000 pertsonek hitz egiten dugu euskara, euskal biztanleriaren %35a gutxi gorabehera. Alabaina, askoz gehiagok dugu Euskararen eguna ospatzeko gogoa. Abenduaren 3an, ostiralean, Euskararen Eguna da eta euskal herritarrok gure hizkuntza berezi hau ospatzeko eguna dugu.

Euskara gure hizkuntza dela ospatu behar dugu, baino hura baino gehiago badela ere ospatu behar dugu. Euskara euskal ondarea da, gure kulturaren parte, gure identitatearen parte. Hizkuntzen bidez errealitatea interpretatzen da, eta guk euskaldunok euskararen bitartez gure mundua interpretatzeko gai gara. Euskara berezia da, gure lurraldea berezi egiten du eta gure kultura eta identitatea aberasten ditu. Zein polita den euskaraz bizitzea!






Texto: Naiara Nájera Etxeandia

Fuentes:


17 views0 comments

Opmerkingen


bottom of page